martes, 10 de junio de 2008

IPUIN EROTIKOAK
Soilik bat gehiago
Arnasa har dezadan. Une bat uneari. Komun zahar bat ispilu kraskatu ...
Arnasa har dezadan. Une bat uneari. Komun zahar bat ispilu kraskatu batekin auskalo nongo taberna batean. Ni, 10 zentimetrotako kokaina marra bat eta inoiz lehenago ikus
i gabeko tipo bat, komunean hiruki bat osatuz.Zure bila ibili naiz, badakizu. Badakizu gaur ostirala dela eta zure deia arratsaldearen mugarri izan behar zuela. Badakizu zure deiaren zain egongo nintzela hariaren bestaldean. Inoiz hain fina izan ez den haritik zintzilikatua. Badakizu eta ez didazu hots egin...
Irakurtzen jarraitu nahi? hau eta beste ipuin batzuk gazte sarean topatuko dituzu. Gazteok idatzita, gazte zein zahark irakur dezan. Bestalde ipuin bat idaztera animatzen baldin bazara ere bertara bidaltzeko aukera daukazu. Gogoratu:http://www.gaztesarea.net/gozategi/edukia.php?id=38
SEXU TRANSMISIOKO GAIXOTASUNAK

Sexu bidez transmititutako gaixotasunak tabua izan dira gure jendartean, sexua bera izan den moduan. Horregatik, jasotzen dugun informazioa urria da eta moral bikoitzez jantzia datorkigu askotan
Nahiz eta sexu-hezkuntzak bere tokia hartu duen hezkuntza sisteman, ikastetxe askotan sexualitatea gaixotasun hauei lotuta soilik irakasten digute sarritan, sexua plazerrerako bide bezala baino, zerbait arriskutsu gisa irakasten digute. Guraso eta helduen artean zabaldu den beldurra eta seme-alabekiko kontrol nahiak sexua zerbait arriskutsu gisa baloratzera eramaten gaitu.
Baina, beharrezkoa da gaixotasun guzti hauen inguruan informazioa jasotzea eta naturaltasunez hitzegitea, batez ere berauek ekidin, era egoki batean landu eta sexu harreman seguruak izan nahi baditugu.
IZARAPEKO AHOLKUAK

Izarapeko aholkua sexualitateari buruz mintzatzeko atala da. Gaur egun ez daukagu ohiturarik ez eta espaziorik sexualitateaz era aske batetan hitzegiteko eta gaztesareak honetarako aukera ematen digu. Bezain sexologo eta psikolo elkartekoekin elkarlanean eginiko atala da hau, baina ez gaizki ulertu, Gazte Sarearen asmoa ez da Bezainekoek ahalguztidunak izango diren erantzunak ematea, bainaik eta denon artean galderak eta erantzunak ematea eta eztabaida bat sortzea.
Parte hartu, orain duzu aukera sexualitatearen inguran nahi duzuna galdetzeko! Inork inoiz erantzun ez dizkizun galderen erantzunak aurkitzeko aukera!

http://www.gaztesarea.net/gozategi/aholkua.php
SEXU BIDEZKO INFEKZIOAK GUTXITZEKO ETA HIESAREN
AURKAKO KANPAINA

Gazteizko Gobernuak beste hainbat elkarterekin batera sexu bidezko gaixotasunak ekiditeko prebentzio kanpaina jarriko du martxan ondorengo eguneta. Garak horrela ematen zigun berria formato digitalean. (Barkatu gaztelaniaz egotea)
Las enfermedades de transmisión sexual han aumentado «espectacularmente» durante los pasados cinco años en el mundo occidental y esto preocupa a los responsables sanitarios, también a los del Ejecutivo de Lakua. El consejero de Sanidad, Gabriel Inclán, desveló ayer en Bilbo que los casos de sífilis se han multiplicado en el periodo 2003-2007 por 16 respecto al quinquenio 1998-2002, pasando de 8 diagnósticos a 130.



(albistea osorik irakurtzeko bertan klikatu)
Tutoretza lehen hezkuntzan: laguntzeko eskuliburua.

Izenburu honenpean Eusko jaurlaritzak, eskolan tutoretza orduetan arlo desberdinak lantzeko hainbat jarduera interesgarri proposatzen dizkigu. Lantzen diren giean artean sexualitatea topatuko dugu. Lehenengo mailatik seigarren mailaraino sexualitatea lantzeko hainbat ariketa eta material agertzen da cd-rom honetan.

Helburua: “Amodioa egin” kontzeptura hurbiltzea.
Denbora: Ordu-erdi inguru.
Garapena: Ikasleei orri bat banatuko zaie eta, 5 lerrotan gutxienez, beren ustez amodioa egitea zer den eta jendeak amodioa egiten dutenean zer gertatzen den idatziko dute.
Helburua “amodioa egin” kontzeptua zabaltzea eta koitora ez mugatzea (zabalduta dagoen
ideia hori bada ere), eta kontzeptu hori sentimenduak eta afektua adierazteko beste modu
batzuekin lotzea (laztanak, musuak, begiradak, amodio-jokoak...).
Bakoitzak bere iritzia idatzi ondoren, 4 edo 5 ikasleko taldeak egin eta taldekideen erantzunak
jasoko dituzte. Taldeko idazkariek erantzunak laburtuko dituzte ikastalde osoan bateratze-lana
egiteko. Tutoreak arbelean talde guztien erantzunen ezberdintasunak eta antzekotasunak
idatziko ditu, ikusteko eta iruzkinak egiteko.

Goian aipatutako ariketa 6.mailan gai honen lanketan proposatzen diguten lehen ariketa daukagu. Ariketa eta jarduera gehiago "Tutoretza lehen hezkuntzan:laguntzeko eskuliburua" C.D-Romean.
AFEKTIBITATEA LANTZEKO JOLASAK

Urtxintxa eskolak eta Emaisia elkarteak 2004. urtean jolas ez sexisten bilduma atera zuen. Beste batzuen artean arlo emozionala lantzeko jolasak topa ditzazkegu eta hauen baitan afektibitatea lantzekoak. Oso bilduma interesgarria, hezitzaile orok eduki beharrekoa.

Jolasaren izena: aulkien jolasa.
Garapena: Hasieran, dauden partaide bezain beste aulki jartzen dira borobil bat osatuz. Partaideak inguruan jartzen dira; musika dagoen bitartean bueltak ematen dituzte, dantzan. Musika gelditzen denean partaide guztiak aulkien gainean jarri behar dira, lurra ukitu gabe. Lortzen dutenean aulki bat kentzen da eta berriro musika jartzen da, inor bota gabe. Prozesua errepikatzen da, aulkiak kendu ahala guztiak elkar eusten.
Adina: 6urtetik aurrera.
Partaide kopurua: Nahi beste.
Materiala: aulkiak eta musika.

Jolas honetan satisfazioarean bila goaz, hau sentituko dugu guztiok aulki gainean daudenean, honetarako laguntza eskainiz, lekua utziz, beste lagunak hartuz eta mimatuz egingo dugu.
(Jolas gehiago "Jolas ez sexisten bilduma" liburuan)

domingo, 8 de junio de 2008

SEXU HEZKUNTZA EUSKAL CURRICULUMEAN

Egun bigarren hezkuntzako ikastetxe bateko ikasleei intereseko gaien zerrenda bat egitea eskatzen baldin badiegu, seguruenik sexualitatea hautatuen artean egongo da. Euren adinarekin bat datorren kontua da hau, oraindik eurei buruz, munduari buruz, ezezagunak dituzten alderdietako bat da eta. Era berean, esan daiteke ongizate orokorra lortzeko beharrezkoa dela sexu hezkuntza aproposa. Ongizate orokorrari buruz ari garenean, ongizate físiko, psikiko eta sozialaz ari gara, hots, gizakiaren sexualitatea ulertzeko eredu bio-psiko-sozialaz.
Sexu-hezkuntza honako bi ardatz hauetan finkatu behar dugu:
Informatiboa: kontzeptu fisiko eta soziala.
Orientatiboa: nola lortu bizi kalitate hobea.
Zelan landu beharko litzateke hezkuntzan (gazteekin) sexualitatea?

a) Sexu-hezkuntza integralaren ezaugarriak

-Sexu-hezkuntzak pentsamendu kritiko baterantz bideratu behar gaitu, sexualitatearen inguruko iritzi positiboak sortuz.
-Prozesu bat finkatu non pertsonak jakingo duen bera gizaki sexuduna eta sexuala dela, bizitza osoan zehar.
-Sexu-hezkuntzak pertsonei beren gorputz sexuatuak era egokian integratzen lagundu behar die, gizon edo emakume izateko era pertsonala kritikoki garatzen lagunduz.

b) Hezkuntza sexualaren helburuak

Norberaren sexuaren ondorioz munduan emakume edo gizon bezala egoteko modua garatzea.
Ikasleari bere gorputza eta gorputz irudia onartzen laguntzea nortasun sexualaren oinarri bezala
c) Landu beharreko edukiak
Sexualitatearen kontzeptua era zabal eta egoki batez
Sexualitatearen inguruko komunikazioa
Giza sexualitatea
Nortasun sexuala, desio sexuala eta afektibitatea