martes, 27 de mayo de 2008


SEXU HIZTEGIA

ANDROZENTRISMOA
Andros=Gizona / Zentro=Zentro. Gizonezkoa edozein ekintza, erlazio edo egoeraren zentrotzat hartzea.

DENTAL DUMP
Aluan zein ipurtzuloan egindako praktika oraletan erabiltzeko latex lamina batez osatutako antisorgailua.

DILDOA
Kultura askotan, emakumezkoek zein mutilezkoek, aintzinarotik erabilitako jostailu sexuala. Konfunditu ohi da kontsolagailu hitzarekin, guk ez dugu dildoa kontsolagailutzat hartzen, perspektiba horrek emakumenzkoentzat zakil baten orderkotzat hartzen duelako, zakila, berriro ere plazerra eman eta jasotzearen zentrotzat hartuz, jarrera matxista eta heteronormatiboa mantenduz. Hau dela eta, guk dildoa mutilezko zein emakumezkoentzako eta gorputzean zehar gozatzeko, material ezberdinez eta testura ezberdinetan aurki dezakegun jostailutzat hartzen dugu.
EROTOFILIA
Sexu eta sexualitatearenganako jarrera positiboen multzoa da. Pertsona erotofilikoek sexua naturaltzat jotzen dute, eta horren poderioz osatzen dituzten harremanetan sexu bizipenak kontestu lasaiago eta era naturalagoan bizitzen dituzte. Era berean, pertsona hauek sexualki erlazionatu eta komunikatzeko, zein sexologiarekin erlazionaturik dauden zerbitzu eta informaziora hurbiltzeko erreztasun handiak dituzte.

EROTOFOBIA
Sexu eta sexualitatearenganako jarrera negatiboen multzoa da. Pertsona erotofobikoak sexua zein sexualitatea negatibotzat jotzen dute, horren ondorioz sexu harremanak izateko zailtasunak edota izatekotan ere balore eta jarrera positiboetan oinarritzeko ezintasuna erakutsi ohi dute. Era berean, sexologiarekin zerikusia duten zerbitzuetara zein informaziora hurbiltzeko ezintasuna edo zailtasuna erakusten dute.

FALOZENTRISMOA
Falo=Zakila /Zentro= Zentro. Zakila edozein erlazio, ekintza edo gertakizunen zentrotzat hartzea. Betikolez, gizona gainontzeko guztiaren zentrotzat mantentzea.

FEMINISMOA
Emakumezkoek eurei gizarteak jarritako zailtasunak zapuzteko sortutako mugimendua, zeinak emakumezko eta gizonezkoen arteko eskubide berdintasuna bilatzen duen. Mugimendu guztietan bezala hainbat korronte ditu.
GENEROA
Gizarteak emakumezkoei eta gizonezkoei asignaturiko roletan oinarriturik egindako sailkatze segregazionistari deitzen diogu. Hau da, jarrera multzo bat (jarrrera pakete bat) zeinak azalduko duen emakumezkoarentzat femeninoa (hau da, emakumearen emakumezkotasuna moduan uler genezakeena) izatea zer den, edota gizonezkoarentzat maskulinoa (gizonezkotasuna) izatea zer den, bertatik ondorioztatzen dela gizarte mailan, gizonezkoek rol batzuk bete behar dituztela non emakumeak ezin diren sartu; eta alderantziz, emakumezkoek beste rol batzuk izango dituzte zeintzuk gizonezkoek eurentzat ezin dituzten hartu. Generoa da, beraz, sexuenganako errepresio sistemarik eraginkorrena.

GIZONEZKO MUGIMENDUA (MASKULINISMOA)
Gizarteak gizonezkoei jartzen dizkien trabei gailentzeko ekimenak egiten dituen herri mugimendua da. Gizontasuna ulertzeko modu ezberdinak, eta beraz, talde ezberdinak daude gizartean.
HEMBRISMOA
Pentsamendu korronte honek proposatzen du emakumezkoek gizonezkoen gainetik egon behar dutela.

HETEROFOBIA
Hetero=Heterosexualitatea / Foboa=Fobia. Norberaren sexuaz besteko pertsonak gustatzen zaizkienei nazka edota gorrotoa izatea.

HETEROZENTRISMOA
Hetero=Heterosexualitatea / Zentro= zentro. Heterosexualitatea edozein erlazio, ekintza edo egoera sexualaren zentrotzat hartzea, ahazturik beste erlazionatzeko erak.

HOMOFOBIA
Homo=Homosexualitatea / Fobia=Fobia. Norberaren sexu bereko pertsonak gustatzen zaizkienei nazka edota gorrotoa izatea.

IGUALITARISMOA
Pertsona guztien arteko berdintasuna bilatzen duen pentsamendu korrontea, sexu, sexualitate, etnia, kultura, etabarreko ezberdintasunik egin gabe.

KOITO
Alutiko barneraketan zein sarketa analean oinarrituriko praktika sexuala.
KOITOZENTRISMOA
Koitoa sexu harremanetan zentro edo sistema bakartzat hartzearen ustea.
MATRIARKATUA
Antolakuntza sistema honetan emakumezkoak erabakien zentrotzat hartzen dira, orokorrean, gizonezkoen subjugaziorik ez delarik egiten.

MATXISMOA
Gizonezkoek emakumezkoak baino gehiago balio dutelako pentsatzaera.

MONOGAMIA
Sexu harremanak, momentu bakoitzean, pertsona konkretu eta bakarrarekin mantentzea. Gaur egungo antolakuntza sistemak bikotean du monogamiaren aldarrikapen gorena.

NINFOMANA
Sexuaz gozatzea maite duten emakumezkoei ematen zaien klasifikazioa, medikuntzan gaitz moduan hartzen dena.

PARAFILIAK
Gizarte mailan, esparru moraletik harago dagoen edozein gustu, nahi eta sexu-praktika designatzeko hitza. Besteak beste: erlazio intergenerazionalak, animaliekin edukitako sexu harremanak, fetitxismoa, etab.

PATRIARKATUA
Gaur egungo mendebaldeko gizarteetan ikusten dugun antolaketa sistema, non erabakien zentroa gizonezkoa den, berak berarentzako politikak sortuaz eta emakumezkoen menpekotasuna sortuz.

PETTING
Pertsona ezberdinek genitalak elkar laztantzean datzan praktika sexuala.

POLIANDRIA
(Grekeratik polis: asko eta andros: gizona). Poliandria, emakumezko batek gizonezko bat baino gehiagorekin ezkondurik egonda beraiekin sexu harremanak edukitzea ahalbidetzen duen instituzionalizatutako erlazioa.

POLIGAMIA
Pertsona bat baino gehiagorekin sexu harremanak mantentzea modu ofizialean. Gaur egun estatuek ez dituzte horrelako harremanak onartzen, eta onartzen dituztenean poliginiaren kasua izaten da.

POLIGINIA
(Grekeratik polis: asko eta ginia: emakumea) Poliginia, gizonezko batek emakume bat baino gehiagorekin ezkondurik egonda beraiekin sexu harremanak edukitzea ahalbidetzen duen instituzionalizatutako erlazioa.

PORNOGRAFIA
(Grekeratik porno: prostituzioa eta grafia: deskripzioa) Prostituziografikoa deritzaio sexua modu esplizituan agertzen duen edozein eginkizun, ekintza edo elementuri, soporte moduan edozein komunikabide duena.

PROMISKUITATEA
Pertsona promiskuoak direla esaten denean, euren sexualitatea arau sozial eta moralistetatik at bizi dutela, agerian uzteko da.

QUEER
Ingelesetik eratorria, jatorrian arraro edo ohikoa ez zenari erreferentzia egiteko eta pertsona homosexualak modu despektiboan izendatzeko erabilia.

SATIROA
Sexuaz gozatzea gustotko duten gizonekoak izendatzeko erabilia, medikuntzatik gaitz moduan ulertzen dena.

SBG
Sexu Bidezko Gaixotasunak

SEXU ASKATASUNA
Pertsonek euren sexualitatea, errespetu eta berdintasunean oinarritua, askatasunez bizi ahal izateko ahaleginak egiten dituen herri mugimendua.

SEXU HEZKUNTZA / HEZKUNTZA AFEKTIBOA
Sexu hezkuntzaren oinarria, gizarte light honetan hezkuntza afektibotzat mozorrotu behar duguna, gizarteratuak izango diren pertsonen baloreetan eragitea da, pertsonalitate erotofilikoak sortu beharko liratekeela, horrela bizitzan zehar izango ditugun giza harremanetan enpatia eta errespetua bermatzeko.

SEXU LANGILEAK
Euren gorputzak beste pertsonei plazerra emateko erabiltzen dituzten langileak.

SEXUA
Sexua pertsonen genitalak bereizteko edota sexu harremanetako ekintzak izendatzeko erabiltzen den hitza da.

SEXUALITATEA
Giza sentimendu, harreman, emozio eta sexu ekintzak barneratzen dituen eta pertsonen garapena baldintza dezakeen egoera multzoa. Pertsonen arteko gorputz bitartezko komunikazioari ere erreferentzia egiten diona.

TXINATAR BOLAK
Orokorrean pisu gutxiko bi bolatxo dira, eta nahiz eta gehienetan jostailu sexual hau nesken alutik erabiltzeko saldua izan den, ipurtzulotik gozatzeko ere balio dezake. Bolatxo hauek bere barnean beste bolatxo txikiago batzuk dituzte, eta horien artean dagoen hutsunean mugimendua sortuz sortzen den bibrazioa da plazerra eragiten duena. Oso erosoak dira eta gomendatu ohi dira ibiltzen den bitartean soinean eramatea sentsazioak handitzeko

No hay comentarios: