jueves, 29 de mayo de 2008

KEGEL-EN ARIKETAK

Kegel-en ariketak, izenak dioen bezala, Arnold Kegel medikuak
asmatu zituen. Emakume askok, batez ere, haurdunaldi eta erditze ostean,
arazoak izaten dituzte bagina eta alu aldeko giharrekin, indarra galtzen
baitute. Hori dela eta barre edo eztulka egitean, gernua eutsi ezina nabari
dute. Kegel-ek, emakume askok egoera hau bizi zutela ikusi zuen eta
irtenbidea bilatzera ekin zion. Momentu horretararte emakume batzuk
ebakuntzak jasaten zituzten arazoa ebazteko, baina emaitzak ez ziren beti
espero bezain onak.

“Pubococcigeo” giharrak nerbio pelbikoa heltzen duen nerbio lotura
bat du, emakumeen kasuan umetokia eta gernu-puxika lotzen dituena.
Gizonen kasuan, prostata eta gernu-puxika bizkarrezurrarekin lotzen ditu.
PC giharra (pubococcigeo) indartsua bada, energia bidaltzeko gai izango da.
Gihar honen uzkurdurak prostata kilikatzen du gizonen kasuan eta umetokia
emakumeen kasuan. Bai prostata, baita umetokia ere uzkurtu egiten dira
orgasmoan, beraz gihar hauek lantzea onuragarria gerta daiteke orgasmoak
edukitzeko zailtasunak dituzten pertsona batzuentzat.

No hay comentarios: