Pornografia eta erotismoa
Bi kontzeptu hauek ezberdintzea ez da hain erraza. Ezberdintzen duenak
askotan pornografia gaitzesteko egiten du, arrazoi ezberdinak emanez.
Erotismoa artearekin eta pornografia merkantilismoarekin lotzen da.
Erotismoak iradokitzen duela eta irudimena lantzen duela eta pornografiak
erakusten duela esaten da. Batzuetan erotismoa maitasunarekin eta
pornografia lizunkeriarekin lotzen da. Erotismoak gorputza, plazera eta
zentzumenak goraipatzen ditu, eta pornografiak soilik genitaletan
oinarritzen da. Pornografiak esplizituegia da, plazera da bere helburu
bakarra, erotismoak pertsonaren osotasuna kontuan hartzen duen
bitartean. Arrazoi hauek ezberdintasun kualitatiboa egin ordez, kontzeptu ez
oso argi batzuetan oinarritzen dira; artea, gustu ona ala txarra, lizuna dena,
gorputza ikusteko era goraipatzeko edo beheratzeko izan daitekeena…
jueves, 29 de mayo de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario